Gran Hermano
Inicio » Podcasts » irratia.com 2.3 | Basque digital radio
irratia.com 2.3 | Basque digital radio

irratia.com 2.3 | Basque digital radio

Irratia
Juego de Gran Hermano
 

Oyentes (1)

«

iker2009-07-28

»

Episodios (67)


74
DESCARGAR 180. saioa: Delorean @ irratia.com  (18/05/10)

Delorean taldeak Subiza diskoa plazaratu berri du, eta aspaldi honetan nazioartean jo eta bira dabiltza, batetik bestera. Ekhi Lopetegi, abeslari eta baxujolea gure artean izan da. Kantuen sorkuntza eta grabaketa prozesua, disko hau, taldearen ibilbidea, hurrengo proiektuak eta beste xehetasun batzuk kontatu dizkigu zarauztarrak. Irratsaioa entzun nahi baduzu HEMEN

82
DESCARGAR 179. saioa: Joanes eta Apaolaza kronika grafiko batean  (10/05/10)

Ihes Ederra liburuaren egileak, sortzaileak hurbildu dira Bilbo Hiria irratiko estudiora. Joanes Apaolaza sortu zuten egileak, Luther Blisset euskaldun bat, Baionatik Gasteizera edo Iruñeatik Bilbora joan etorrian dabilen grafitilari bat, ekintzaile bat, artista edo sortzaile bat. Kritikoa eta irudimen handikoa. Irratsaioa entzun nahi baduzu HEMEN

95
DESCARGAR 178. saioa: Iparraldea 21 ezagutzeko parada  (27/04/10)

Piperpolis eta irratia.com elkarrekin Kontrabajua antzezlaneko zati bat irakurri eta sintonia entzun da. Eta gure gaurko saioak bi sintonia izan ditu: irratia.com aurkezteko erabiltzen dugun Jimmy Arrabitena eta Piperpolis ezagutzera erabiltzen ohi duguna. Ane Zabala eta Patxi Gaztelumendik egin dugu saioa. Iparraldea 21 ikusentzunezkoa sarean eta dvd euskarrian Eta beste bi gonbidatu ere izan ditugu. Euskal Kultur Erakundeko [...]

100
DESCARGAR 177. saioa: EHZ, Heletan bigarrenez  (22/04/10)

Euskal Herria Zuzenean jaialdia aurten uztailaren 2tik 4ra izango dugu Heletan. Iaz lekuz aldatu zen EHZ, Xiberoko barnealdetik kostaldera hurbilduta baina guztiz barnealdea utzi gabe. Heletako hautua arrakastatsua suertatu zen iaz, eta aurten bigarrenez bertan izango da jaialdia. Antolaketan dabilen Izarne Molinak eman digu aurtengo programazioaren berri eta iazko esperientziaren bilana egin dugu berarekin. Urtero [...]

110
DESCARGAR 176. saioa: Egunkaria libre! eta Aiora Kintanarekin sorkuntzaz berbetan  (12/04/10)

Egunkaria libre! Sententzia plazaratu den egun berean egin dugu saioa. Eta zuzeneko konexioa egin dugu Martin Ugalde parkeko ekitaldiarekin. Gogoratu ditugu azken zazpi urteotan Egunkariaren alde egin ditugun saio, elkarrizketak, bideoak, ekimenak oro… Egunkaria eta libre etiketak gainera, sarean erabilienetakoak izan dira gaurkoan, gure inguruan zein eremu zabalagoan.zagutzen dugu aspalditik, baina beraiekin berba egiteko [...]

130
DESCARGAR 175. saioa: Gaeltacht 2.0 #lnag10  (23/03/10)

Irlandar bat Euskal Herrian eta euskaldun bat Irlandan. Biak batu ditugu irratian. Irlandan eta Euskal Herrian entzun daitekeen podcast bat egin dugu. Munduan zabalduko dugun mezu bat. Gaelikoak kezkatzen gaituelako jarri gara Rith (gaelikoaren aldeko korrika Irlandan) laisterketari begira. Gaelikoaren 2.0 aroan gaudela esan dezakegu orain. Arturo Villanueva eta David Henderson mintzatu zaizkigu Belfast eta Arrietatik. Irlanda, [...]

138
DESCARGAR 174. saioa: elkano browning cream eta irlandar doinuak  (15/03/10)

argazkia: amaury martinez Elkano Browning Cream taldea ezagutzen dugu aspalditik, baina beraiekin berba egiteko gogo itzela genuen gainera. Zuzenean ikusteko ere ez dugu aukera askorik izan orain arte. Bigarren lana plazaratu berri dutela eta, hiru astetan 15 bat kontzertu emango dituzte, hemen eta han. Azkena apirilaren 4an Bilboko kafe antzokian. Bartzelonara jo dugu Mikel Azpiroz [...]

145
DESCARGAR 173. saioa: Ikusentzunetako koloretako iraultza  (08/03/10)

Argazkiak.org | webtv web telebista telebista Interneten | © cc-by-sa: gaztelumendi.org Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv… ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, Eskoriatzan burutu beharreko Komunikaldiak edota, 2009an burutako Greba orokorra eta Egunkaria libre emisioak hartu ditugu. Ikusentzunezkoen koloretako iraultza marrazteko Gorka Julio Teketen izan da gurean. Ordenadore [...]

152
DESCARGAR 172. saioa: Global / basque music podcast  (01/03/10)

Global funk jaia asteburuan Bilboko kafe antzokian. Dj Dusty, Arka eta Makal festa batean. Global funk proiektua zer den ezagutu aurretik, musika jartzeari ekin diogu, musika globala eta lokala uztartuz… Jazz&milk disketxea, Fermin Muguruzaren hurrengo musika geltokia, The Clash taldearen bertsio berezi bat edota funky doinu ezberdinak. Podcast musikala atera zaigu, lantzean lantzean albiste teknologikoren bat sartuaz, [...]

159
DESCARGAR 171: Asel Luzarraga blogariari elkarrizketa  (22/02/10)

Asel Luzarraga elkarrizketatu dugu irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz. Aselaskatu.org ekimenko partaide bat ere gurean izan [...]

165
DESCARGAR 170. saioa: Gora Ramonzin! biba RAMONez!  (16/02/10)

EZgae eta Ramontzin aztertzeko, umorea eta kritika tarteko, saio borobila atera zaigu, oso oso musikala, zelan ez. RAMONez. Rockanroll radio, lets go! Nola aldatzen diren gauzak, Kamarada! eta beste hainbat hit aipatu ezin direnak. Saretik ekarri dugun musika, la lista de sinde zerrendari erreparatuz. Putasgae.info klik egin eta grileterik gabeko kultura aldarrikatuz. Ramoncin abeslariak ARGIA astekarian, 1985eko [...]

173
DESCARGAR 169. saioa: Fosdem 2010 eta albisteak 2.0  (08/02/10)

Software librearen Europako hiriburua bilakatu da Flandriako Brusela asteburuon. Euskaldunak ere izan direnez bertan, Mikel Iturbe gonbidatu dugu irratira. Bertan ikusi eta ikasitakoaz mintzatu zaigu, eta software libreak gurea bezalako hizkuntza eta komunitatean duen garrantziaz aritu gara. albisteak 2.0 Albiste teknologikoak hartu ditugu gero hizpide. Gure eremu hurbilean zein urrutiago gertatuakoak ekarri ditugu gure albistegi digitalera. Aspaldiko [...]